SANTURTZI betidanik izan da herri arrantzale eta euskalduna. Izugarri igo zan biztanlerian XX mendean zehar Bizkaiak jasotako inmigrazioa zela-ta, Industria garaian. Ordutik aurrera, Santurtziko izaera guztiz aldatu zan.
Urte mordo bat jasan behar izan dogu Castro Urdialeseko (Kantabria) alkate sozialista-popular-espainolista eta korruptoa. Zorionez, aurreko 2007ko hauteskundeetan, gobernu aldaketa emon zan Udalean eta orain Udala abertzalea da. Zoritxarrez, 2 zinegotzi zegokizkien ANVri eta ezin izan zebazan eskainua lortu, Auzitegi Nazi-onalari eta Espainiako legedi antidemokratikoari esker.
Independentea izan nahi dot, nahiz eta nire familia Gaztelakoa izan, ni hemengoa nazelako ta hauxe ez Espainia ez Frantzia dalako. Independentea izan nahi dot nire herri maitatu honek subiranotasun oso-osoa behar eta merezi dabelako. Independentea izan nahi dot independentzia, zentzu orokorrean esanda, beti onuragarria dalako.
Eta indar abertzaleek hauteskunde hauek irabaztea gura dot independentea izan nahi dodalako.