Hemen zaude: Hasiera  »  Hauteskundeak 2009

Hauteskundeak 2009

Unai Ziarreta, Lehendakaritzarako hautagaia

EAren programa eskuratu

Atal honetan EAko hautagai-zerrendak osatzen ditugun gizon-emakumeak ezagutzeko parada duzu. Politikagintzan hain beharrezkoak diren koherentzia eta oreka bikain biltzen dituzte geure hautagaitzak: gaztetasuna eta heldutasuna uztartuz, euskal gizartearen ordezkaritza zabala osatu dugu, arlo guztietan aditurik, gizarte eta herri bezala ditugun arazoei erantzunik egokiena eman ahal izateko. Eskarmentu handia dugula eta kudeatzaile onak garela ondo baino hobeto erakutsi dugu, Administrazio barruan zein kanpoan.

Eta batik bat, sekulako ilusioa dugu, euskal gizartearen ongizatearen alde arriskuak hartzeko ilusioa, herri hau behingoz bakerako eta normalizazio politikorako bidean jartzeko ilusioa. Horixe da, ilusioa, bultzatzen gaituena; herri hau etsipenetik atera eta subiranismoaren bidetik azken urteotan galdutako itxaropena berreskuratzeko arrazoiak egon badaudela ozenki aldarrikatu nahi dugu.

© 2008 // EA - Eusko Alkartasuna